jueves, 27 de septiembre de 2012

Greba orokorra

Arratsalde on!
 
Gaur nire bloga osatzen jarraituko dut. Horretarako, atzo bizi izan genuen grebaz hitz egingo dut. Hainbat sindikatuk irailaren 26rako greba orokorra deialdia iragarri zuten eta horrela izan zen, milaka pertsona atera ziren kalera Euskal Herrian. Haurten greba inoiz baino indartsuagoa izan dela esaten dute adituek. Ni bertan egon nintzen eta ezin dezaket esan beste urteetan baino gende gehiago egon zenik, baina aitortu dezaket bertan zegoen jende mordoa oso haserre agertu zela baita amorratuta ere. Izan ere, aurten jasaten ari garen murrizketak guztiz onargabeak eta desorekatuak dira, azkenean herriak jasaten baititu politikoen bidegabekeri gehienak. Protesta guztien artean hezkuntza sartu beharra daukagu izan ere, bertatik kenduko den diru kopurua gehiegizkoa da, eta are gehiago hezkuntza hain garrantzitsua izanik.
 
Orain atzo ateratako argazki batekin agurtzen zaituztet.
 
 
 
 

miércoles, 26 de septiembre de 2012

Murrizketarik ez!

Zein mendetan bizi gara?
Galdera honen erantzuna oso argia izan arren, zalantza asko agertzen dira gaur egun bizi ari garen egoera aztertzerakoan. Izan ere, pauso asko eman behar izan dira, orain daukagun hezkuntzara ailegatzeko eta orain aginte politikoek lehentasuna kentzen ari diote herritarrek hain garrantzitsu jotzen dugun hezkuntzari. Proposatutako murrizketen ondorioz, hezkuntzaren kalitateak behera joko du baita irakasleen lan baldintzak.
Hau guztia dela eta, blog honetan hezkuntzaren garrantziari buruz hitz egingo dut, baita bizi ari garen gaurkotasunari buruz.