miércoles, 28 de noviembre de 2012

HAUSNARKETA!

Sarrera honekin aurretik landutako informazio eta iritzi guztiak bildu nahi ditut. Hasteko, argi geratu behar da hezkuntza ezinbestekoa dela norberaren eta herriaren askatasuna bultzatzeko. Horregatik hezkuntza guztion eskura egon behar da. Alde batetik hezkuntza publikoa bultzatu beharra dago maila baxuetako pertsonek ere hezkuntza jasotzeko eskubidea izateko. Beste aldetik, hezkuntza edozein adinetako pertsonei eskaini behar zaie guztiok aukera izan behar dugulako gure dugun momentuan ikasteko. Jarraitzeko esan beharra dago, Espainiako hezkuntzak, beste herrialdeekin konparatuz, nahiko maila baxua duela.

Honekin guztiarekin argi geratzen da orain ezartzen ari diren murrizketekin oso zaila dela aurreko guztia lortzea. Egia da, Espainiako egoera larria dela, baina hezkuntza gaur egun dugun gauzarik garrantzitsuenetakoa da eta urte asko igaro dira gaur egun dugun hezkuntza lortzeko. Horregaitik ez dut uste hezkuntzan ezarri diren murrizketak bidezkoak direla eta herritar guztion artean saiatu behar gara gehiegizko murrizketa hauek gelditzen.

KALEKO GENDEAREN IRITZIA

Orain arte hainbat adituren eta batez ere nire iritziaren berri izan duzue. Orain bideo bat usten dizuet kaleko gendearen iritzia entzun dezazuen.



IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN AURKAKO ERASO GARBIA DIRA MURRIZKETAK

Aurreko sarrerarekin lotuta. Honetan ere hezkuntza  publikoan egindako murrizketen inguruan hitz egingo dut, izan ere, hezkuntza guztion eskura egon behar da eta hori lortzeko bide bakarra hezkuntza publikoa eskaintzea da.

Hasteko, irakasleen lana ez da soilik eskolak ematera  mugatzen. Gero irakasleek klasetik kanpo hainbat gauza prestatzeko eta zuzentzeko beharra dute eta hartutako neurriekin, noiz egingo dute hori irakasleek?

Jarraitzeko, gela bakoitzeko ikasleen kopurua igo egingo du, ikasleak deseroso sentituko dira baina hori ez da larriena. Neurri honek irakaslearen lana asko zailtzen du eta ikasle bakoitzari modu indibidual batean eskaini ahal dion denbora guztiz murriztuta geratzen da.

Amaitzeko, murrizketek ikasleen motibazioaren aurka doa, izan ere, irakasleen funtzio nagusietako bat ikasleak motibatzea da, baina, nola egingo dute hori haiek desmotibatuta baldin badaude?

BEHARREZKOAK AL DIRA MURRIZKETAK HEZKUNTZA PUBLIKOAN?

Hezkuntzan egiten ari diren murrizketekin jarraituz, hona hemen bideo interesgarri bat. Honetan hainbat adituek bere iritzia ematen dute eta oso informazio garrantzitsua eskaintzen da. Ematen ari diren murrizketek eragina dute bai irakasleetan bai ikasleetan. Irakaslei eskola-orduen kopurua areagotuko zaie, horregatik irakasle gutxiago behar izango dira. Aldi berean ikasleen erratioek gora egingo dute. Azken honek hezkuntzaren kalitate eza ekarriko du.
Hortaz aparte, ikasle gutxi dituzten institutuek ixteko eskubidea izango dute, horrela, herri txikietan bizi diren pertsonak beste herri handiagoetara joateko beharra izango dute ikasi ahal izateko.
Jarraitzeko, gero eta diru gehiago bideratzen da hezkuntza pribatura, hezkuntza pribatua nahiko alboratuz.
Amaitzeko, unibertsitate publikoetan %32ko murrizketa egongo da eta beketan %11a. Gainera irakasgai bat ez gainditzearen ondorioz ezarrita dauden tasek gora egingo dute.

 
 
 

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Hezkuntza edozein adinetako pertsonen eskura jartzea

 
 
Nire blogarekin jarraitzeko, gaur Jimenez OBU-ko katedratikoak azaroaren 4an Kultur Etxean hezkuntzari buruz esandakoa azalduko dut.
 
Alfredorentzat lorpen handi bat da hezkuntza edozein adinetako pertsonen eskura izatea. Honekin batera garrantzi handia ematen dio hezkuntza pertsona baten bizitza osora zabaltzeko eskubideari, oso garrantzitsua baita, herrietan eta hirietan pertsona aktiboak egotea, hainbat erabakitan parte hartzen dutenak. Sozietateak gero eta gehiago behar dute, iritzi edo tesi ezberdinen aurrean haien printzipioak defendatzen eta erabakiak hartzen dituzten pertsonek. Horretarako hezkuntza ezinbestekoa dugu.
 
Bestetik, hezkuntza edozein adinetako pertsonei eskaintzeak ez du gastu baten moduan ikusten, baizik eta inbertsio baten moduan. Hau justifikatzeko ondorengoa azaltzen digu Alfredok: modu aktiboan dauden pertsonek, gaixotasun eta depresio gutxiago izaten ohi dituzte eta arazoen aurrean irtenbideak bilatzen saiatzen dira.
 
Azkenik, esan beharra dago, guzti hau lortzeko oraindik ere aurrerapausuak ematea ezinbesteko dela.

domingo, 14 de octubre de 2012

Espainia, hezkuntza maila baxua

 
Idatzitako lehenengo sarreran esan nuen bezala, hezkuntzaren egoerari buruz hitz egingo dut. Horretarako jarraian agertzen den bideoaz baliatuko naiz. Bideo honetan hezkuntzaren krisiari buruz hitz egiten da, baina oraingoan ez dago zuzenduta krisi ekonomikora. Aditu honek datu asko ematen ditu Espainian daukagun hezkuntza txarra dela esateko, beste herrialdeekin konparatuz. Horretarako gurasoen garrantzia azpimarratzen du, baita irakasleek izan beharreko profila aurkeztu.Garrantzi handiko gaia da, izan ere, hezkuntza ezinbestekoa da, eta gaur egun gazteen portzentaia handi batek ikasketak oso goiz alboratzen dituzte. 
  
 
 
 
 

jueves, 27 de septiembre de 2012

Greba orokorra

Arratsalde on!
 
Gaur nire bloga osatzen jarraituko dut. Horretarako, atzo bizi izan genuen grebaz hitz egingo dut. Hainbat sindikatuk irailaren 26rako greba orokorra deialdia iragarri zuten eta horrela izan zen, milaka pertsona atera ziren kalera Euskal Herrian. Haurten greba inoiz baino indartsuagoa izan dela esaten dute adituek. Ni bertan egon nintzen eta ezin dezaket esan beste urteetan baino gende gehiago egon zenik, baina aitortu dezaket bertan zegoen jende mordoa oso haserre agertu zela baita amorratuta ere. Izan ere, aurten jasaten ari garen murrizketak guztiz onargabeak eta desorekatuak dira, azkenean herriak jasaten baititu politikoen bidegabekeri gehienak. Protesta guztien artean hezkuntza sartu beharra daukagu izan ere, bertatik kenduko den diru kopurua gehiegizkoa da, eta are gehiago hezkuntza hain garrantzitsua izanik.
 
Orain atzo ateratako argazki batekin agurtzen zaituztet.