Nire blogarekin jarraitzeko, gaur Jimenez OBU-ko katedratikoak azaroaren 4an Kultur Etxean hezkuntzari buruz esandakoa azalduko dut.
Alfredorentzat lorpen handi bat da hezkuntza edozein adinetako pertsonen eskura izatea. Honekin batera garrantzi handia ematen dio hezkuntza pertsona baten bizitza osora zabaltzeko eskubideari, oso garrantzitsua baita, herrietan eta hirietan pertsona aktiboak egotea, hainbat erabakitan parte hartzen dutenak. Sozietateak gero eta gehiago behar dute, iritzi edo tesi ezberdinen aurrean haien printzipioak defendatzen eta erabakiak hartzen dituzten pertsonek. Horretarako hezkuntza ezinbestekoa dugu.
Bestetik, hezkuntza edozein adinetako pertsonei eskaintzeak ez du gastu baten moduan ikusten, baizik eta inbertsio baten moduan. Hau justifikatzeko ondorengoa azaltzen digu Alfredok: modu aktiboan dauden pertsonek, gaixotasun eta depresio gutxiago izaten ohi dituzte eta arazoen aurrean irtenbideak bilatzen saiatzen dira.
Azkenik, esan beharra dago, guzti hau lortzeko oraindik ere aurrerapausuak ematea ezinbesteko dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario