Aurreko sarrerarekin lotuta. Honetan ere hezkuntza publikoan egindako murrizketen inguruan hitz egingo dut, izan ere, hezkuntza guztion eskura egon behar da eta hori lortzeko bide bakarra hezkuntza publikoa eskaintzea da.
Hasteko, irakasleen lana ez da soilik eskolak ematera mugatzen. Gero irakasleek klasetik kanpo hainbat gauza prestatzeko eta zuzentzeko beharra dute eta hartutako neurriekin, noiz egingo dute hori irakasleek?
Jarraitzeko, gela bakoitzeko ikasleen kopurua igo egingo du, ikasleak deseroso sentituko dira baina hori ez da larriena. Neurri honek irakaslearen lana asko zailtzen du eta ikasle bakoitzari modu indibidual batean eskaini ahal dion denbora guztiz murriztuta geratzen da.
Amaitzeko, murrizketek ikasleen motibazioaren aurka doa, izan ere, irakasleen funtzio nagusietako bat ikasleak motibatzea da, baina, nola egingo dute hori haiek desmotibatuta baldin badaude?
No hay comentarios:
Publicar un comentario